San Lazaro egoitzako langileek bederatzi hilabete daramatzate mobilizazioetan, eta 40 egunetik gora greba mugagabean. Lan hitzarmen "duina" eskatzen dute, eta Espainiako Gobernuak ezarritako Lan Erreforma ez aplikatzea. Samsic enpresarekin [San Lazaro egoitza kudeatzen duen enpresari] duten lan gatazkan, baina, bi aldeek ez dute adostasunik lortu. Hitzarmena gauzatu ahal izateko egokitzat jartzen den zenbatekoa da ez ulertzearen giltza. Atzo batu ziren azkenekoz bi aldeak, baina ez zuten akordiorik lortu. Elgoibarko Udalak zenbateko hori jartzeko prest zegoela adierazi zuen orain dela bi aste, betiere gero Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbateko hori bere gain hartzen bazuen, Elgoibarko Udalaren aldeko zor gisa.
•Diputazioaren erantzunarekin haserre
Hain justu ere, Diputazioaren erantzuna jaso dutela azaldu zuen atzo Alfredo Etxeberriak prentsaren aurrean eginiko agerraldian. “Hauxe izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eman digun erantzuna: Egoitzetako plazak hitzartu edo kontratatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak abonatzen duen tarifa teoriazko kalkulu baten emaitza da, egoitzetako zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak diren gastuak aintzat hartzen dituena”. Etxeberriak orain arte mantendu duen argudioari eutsi zion, beste behin ere, Diputazioak jartzen duen dirua “ez dela nahikoa, inondik inora ere”, alegia, Diputazioak berak eta egoiliarrek eskatzen duten "kalitate maila" mantentzeko. Argudioak eusteko, 2003 urtetik 2012 urtera bitarteko diru kontuei erreparatu besterik ez dagoela esan du San Lazaro Patronatuko presidenteak (beherago ikus ditzakezue Udalak emandako datuak).
•Diru ekarpena aurrezkietatik eta inbertsioetarako partidatik
Grebak bere horretan jarraitzen duela ikusita, eta “egoiliarrek gatazkaren ondorioak jasaten ez jarraitzeko asmo bakarrarekin”, erabaki bat hartu du Etxeberriak: “Beharrezkoa izango den ekarpena egingo dugu, orain arte sortu ahal izan den aurrezkitik hartuta”. Alabaina, argi laga nahi izan du Diputazioak bultzatu duela erabaki hori hartzera, eta gogor kritikatu du Diputazioko arduradunek gai honetan izan duten jarrera. “Argi utzi nahi dugu, aurrezteko gaitasuna honela murriztu izanaren ondorioz, arriskuan jartzen direla San Lazaro egoitzak eskaintzen duen zerbitzuaren iraunkortasuna eta kalitatea”. Alabaina, horrela izan ez dadin, ahal duten guztia egingo dutela agindu du.
Alkatearen esanetan, zorrik ez daukan Gipuzkoako zahar etxe bakarrarekiko “errespetu falta” dago Diputazioak emandako erantzunean. “San Lazarok eskumenik ez duten erakundeen ekarpenekin osatu du aurrekontua azken hamar urteetan, eta Diputazioak ez du hori aintzat hartu. 'Beharrezkoak diren gastuak' aipatzen ditu bere erantzunean, baina zer da beharrezkoa? Egoitzak dituen gastu arruntak baino gehiago da hori”. Era berean, Patronatuak agindu duen diru ekarpena, aurrezkietaz aparte, inbertsioetarako bideratutako partida estutzetik etorriko dela argitu du Etxeberriak.
Lan gatazka honetan bi aldeek izan duten jarrera ere publikoki salatu du bitartekari lanak egiten diharduen Etxeberriak. “Gaur arte behin bakarrik batu dira langileak eta enpresa, eta, gainera, Udalak akuilatu ostean. Bata zein bestea ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon”, esan du.
•Greban dauden egoitzetako bezeroei aukerak
Gipuzkoako Foru Aldundiak greba mugagabean dauden egoitza eta eguneko zentroetako erabiltzaileei “alternatibak” eskainiko dizkiela iragarri zuen atzo.
Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak Donostian emandako prentsaurreko batean esan zuenez, lanuzte mugagabea deitu zutenetik hilabete bete da, eta "aurrerapauso asko" lortu dira. Gipuzkoako 118 egoitza eta eguneko zentroetako 71 gatazkatik kanpo daude, 52k Aldundiak proposatutako aurreakordioa sinatu eta gero. Oraindik ere 11 zahar-etxek greba mugagabean jarraitzen dute, tartean Elgoibarkoak, eta, beraz, "gatazka honetan kaltetuenak diren erabiltzaileak ez dira kalitatezko arreta jasotzen ari. Horregatik, bada, erabiltzaile horiei aukera emango zaie greban ez dagoen beren eskualdeko beste egoitza batean sartzeko. Aurrekoaz gain, eskatutako plazan sartzeko aukera izango dute, egoitzaren gaur egungo egoera kontuan hartu gabe. Azkenik, hirugarren aukera moduan: plaza esleitzea eskaera egin den egoitzan eta ez sartzea gatazka konpontzen den arte. Informazio osoagoa: www.gipuzkoaberri.net/

•Elkarretaratzea Kalegoen plazan, gaur
LAB sindikatuak deituta, San Lazaro egoitzako langileek elkarretaratzea egin zuten eguaztenean (ekainak 12) Elgoibarko udaletxe aurrean {goiko eta alboko argazkian}. Era berean, lan gatazka luzatzen ari dela-eta, kezka agertu zuten egoitzako erabiltzaileen hainbat senidek. San Lazaroko langileek bederatzi hilabete daramatzate mobilizazioetan, eta 40. eguna bete dute greban. Lan hitzamen "duina" eskatzen dute, eta Espainiako Gobernuak ezarritako Lan Erreforma ez aplikatzea.

Gatazka egoera honek halabeharrez euren senideei ere eragiten diela arrazoituta, gatazka lehenbailehen konpontzeko eskatu diete Udalari eta Samsic enpresari. Horregatik, dei egin diete herritarrei, gaur, ostirala, 19:30ean, Gure adinekoek merezi dutelako, kalitatezko zerbitzua San Lazaro egoitzan! Lelopean egingo duten elkarretaratzean parte hartzera. Kalegoen plazan batuko dira.
•San Lazaro egoitzako diru kontuak, 2002tik 2012ra
•San Lazaro egoitzako diru kontuak, 2002tik 2012ra
- Gastuak 12.457.032,40 €
- Gastu arrunta 11.766.208,95 €
- Inbertsioak 690.823,45 €
- Sarrerak 11.341.228,33 €
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekarpena 6.357.064,39 €
- Egoiliarren ekarpenak 4.984.163,94 €
*Defizita: 1.115.804,07 € (*Eskumenik ez duten erakundeei esker (Udala, obra soziala, bestelako ekarpen pribatuak…) finantzatu dutela defizita azaldu du Alfredo Etxeberriak. Ekarpen horien zenbatekoa 1.459.840,37 eurokoa izan dela jakinarazi du.
•Aurreztearen garrantzia
Egoitzaren gestio ekonomikoa "egokia" izan dadin, Diputazioak eta egoiliarrek egiten dituzten diru ekarpenak gastu guztiak estaltzeko adinakoak izan behar direla dio Etxeberriak, "baita inbertsioak estaltzeko adinakoak ere". Hori dela-eta, zorrik ez sortzeko, aldiro-aldiro egin behar diren inbertsioei aurre egiteko dirua aurreztea "nahitaezkoa" dela, adierazi du. Aurreztea ez dela etekinarekin nahasi behar nabarmendu du. 2012an helburua lortu dela gaineratu du, hau da, aurreztea lortu dute, "egoitzaren historian estreinakoz". Alabaina, ez dela inbertsio handiegirik egin behar izan azpimarratu du. "Hala, 2013an inbertsiorik egiten ez bada, zorrotz jarraituko dugu". 2014an Diputazioaren esku gelditu beharko lirateke berez adinekoentzako zentroak. Hori horrela denean, mantenu gastuak, obrak eta bestelako inbertsioak egiteko dirua Diputazioak jarri beharko duela gogora ekarri du Etxeberriak, eta honako galdera luzatu die Aldundiko arduradunei: "Zergatik ez du dirua gaur jartzen. Inbertsioak ez al dira beharrezko gastuak?"

∞Lotura duten albisteak:
- Egoitzako greba dela-eta, egoiliarren kuotak murriztuko dituzte San Lazaro egoitzan (2013-05-29)
- San Lazaro egoitzako lan gatazka: alde guztien ikuspuntuak (2013-05-24)
- San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute (2013-05-13)
- Udalak adierazi du ez daukala erantzukizunik zahar etxeen auzian (2013-05-18)
- Eguneko zentroa kudeatzen duen enpresarekin akordiorako oinarriak lotu ditu ELAk (2013-05-16)