Txarangaren kalejiran sortutako jai-giroa mantentzeko aparteko aukera eskaini du azken urteotan Elgoibarko Izarraren bazkariak. Joan den urtean 400 lagun inguru elkartu ziren Sigmako aterpean.
•Izen ematea: Aurrez aurre edo Internetez
Izena emateko bi aukera daude: Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalera jo, eta izenematea bertan egitea edo Internetez ematea izena. Uztailaren 19a izango da izena emateko azken eguna. (*Garrantzitsua: izena Internetez emanez gero izen-emate fitxa bete ondoren ageri den oharra ondo irakurri. Hor ageri baita dirua non eta zelan sartu behar den).

- PREZIOA: 19 euro balio ditu menuak (17 euro bazkideentzat).
- MENUA: Pasta entsalada, okela gisatua, gazta-tarta, ogia, ura, ardo beltza, sagardoa eta kafea. (Begetarianoa izanez gero edo menuarekin bestelako arazoren bat izanez gero deitu 943 741 626 zenbakira (Ainhoa) eta topatuko duzue menua aldatzeko modua.)
- KAMISETA. Aurten berrikuntza moduan, Txiki Egunerako kamisetak atera ditu Elgoibarko Izarrak, Txiki Egunerako apropos-aproposak. Goiko argazkian ikusi dezakezue diseinua. 10 euro balio ditu kamisetak (bazkideentzat 9) eta Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan bulegoan daude salgai. Aurrez telefonoz (943 741 626 -Ainhoa) deituz gero gorde daiteke kamiseta.