Mausitxako gaztak irabazi du Bilboko Idiazabal gaztaren txapelketa

elgoibarren.net 2013ko eka. 17a, 11:15

 
Ordiziako eta Gernikako gazta lehiaketen ostean, garrantzi handienekoa da Bilbokoa. 27 gaztagilek hartu dute parte aurten, eta Mausitxako gaztak eskuratu du lehen saria.




1706637502704 Mausitxako gaztak irabazi du Bilboko Idiazabal gaztaren txapelketa

X. Idiazabal Artzai Gaztaren Bilbo Hiribildua lehiaketa jokatu zen atzo (ekainak 16), Bilboko Plaza Berrian. Guztira 27 gaztagilek hartu zuten parte Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak, Artzain Gazta elkarteak eta Idiazabal sormarka arautzeko kontseiluak antolatutako txapelketan. Aurkeztutako gazta guztiak dastatu ostean, Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztagileek aurkeztetakoak lortu zuen puntuaziorik altuena, epaimahaikideen iritziz. Ordiziako Otatzak aurkeztutako gaztak eskuratu zuen bigarren saria eta Durangoko Txirri gaztagileak jaso zuen hirugarren saria.
 Mausitxa baserriko Iñaki Ansolak jaso zuen Bilboko gazta txapelketako irabazleak jaso ohi duen Mikeldi saria. Mariano Gomez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziaren eskutik (goiko argazkian) jaso zuen garaikurra.

 Sari honi esker gainera, urteko gazta onena aukeratzeko 2013ko Gabon Zahar ferian Elgoibarren egingo den gazta txapelketan parte hartu ahal izango du Mausitxak. I diazabal Jatorri Izendapenaren Batzorde Arautzailearen ardurapean antolatu diren ardi-gazta lehiaketa bat edo gehiago irabazi duten gaztagileak batuko dira-eta Elgoibarren, urte amaieran.
 
∞Lotura duten albisteak: