Auzoko baselizan meza nagusia ospatu ostean, auzotarren esku-pilota partidak jokatu zituzten Murkaikupe frontoian. Kepak eta Lizaraldek 22-21 irabazi zieten Txurruka anaiei. Ondoren, auzotarren bazkaria egin zuten, eta 150 lagun inguru batu ziren bazkaritarako. Bazkalostean omendu zuten Jabier Arrizabalaga Belarreta. Trinitate jaietan ere jaso zuen omenaldia Belarretak, Ramon Larrañaga Aldaparekin batera, Elgoibarko nekazaritza eta baserritarren alde eginiko lanagatik eta urteetan auzo alkate izan direlako. Atzo, hain justu ere, auzotarren errekonozimendua jaso zuen Arrizabalagak, Sanmigeldarren egunean.
Bazkalostea Elustondo anai-arrebek girotuko zuten, eta 17:30ean Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketan jardun zuen, lehenengoz euskaraz. Haurtzaroko lagun guztien, senideen eta auzotarren aurrean jardun zuen Gurrutxagak eta ìesperientzia hunkigarriaî izan zela adierazi du.
Argazkiak: