Imanol Alvarez txirrindulari elgoibartarra oso ondo moldatu zen iaz, urte bat gehiagoko txirrindularien artean. Garaipen bat edo beste ere eskuratu zituen. Aurten, baina, haurrak mailan egongo den azken urtean, erabatekoa izan da errepidean erakutsi duen nagusitasuna. Parte hartu duen lasterketa guztiak irabazi ditu, hamarretik hamar: Oñati, Eskoriatza, Bergara, Elgoibar, Azkoitia… eta azkena Arrasateko lasterketa. Euskadiko txapelketan bakarrik jaitsi da aurten podiumeko goreneko kaxatik, eta han ere garaipenetik gertu ibili zen, bigarren postuan sailkatu zen-eta.
Elgoibarko Lagun Taldeko txirrindularia errepidean lehiatzen hasiko da datorren denboraldian, kadete mailan. Errepidean lehiatzea gogorragoa izango dela badaki eta baita garaipenak eskuratzea zailagoa izango dela ere. Hala izanik ere, desiratzen dago erronka berriei ekiteko eta ilusioz da etorkizunera begira.