Gure esku dago proiektuak “erreferentzia eta aterkia” eskaini nahi die Euskal Herri osoan erabakitzeko eskubidearen inguruan garatu ahal diren ekimen ezberdinei.
Euskal Herria nazioa dela, eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrei dagokiela defendatu dute Gure Esku Dago ekimeneko kideek. "Gure helburua ez da abertzaleen arteko metaketa bat sortzea, gure helburua demokraten arteko metaketa bat sortzea da herri honetan autodeterminazio eskubidea ez delako politikoa, aurre-politikoa baizik", adierazi dute. Ildo horretan, herritarren babesa bilatuko dute 2014an. Hala, Euskal Herriko “biztanle guztiei” egin diete etorkizunaz erabakitzeko “aukera, beharra eta legitimitatea” gizarteratzeko eta bultzatzeko deia.
•Erabakitzeko eskubidearen trena
Zelai Nikolas Gure esku dago ekimeneko kideak honela azaldu du egitasmoa: "Europan ari da tren bat martxan. Tren hori erabakitzeko eskubidearen trena da. Eskoziak 2014. urtean erabaki du bere independentziaren aldeko erreferenduma egitea. Katalunian ere urte berean kontsilta herrikoi bat egin nahi dute, eta ari dira begiratzen zein bide juridikotatik egin dezaketen. Badira beste herrialde batzuek ere bai, Korsika, Groenlandia, Flandes bera, bakoitza bere erritmoekin, ari da begiratzen nola erabaki nahi duen demokratikoki eta aske zer izan nahi duen eta norekin egon nahi duen. Eta Euskal Herria?, ari da tren hori hurbiltzen eta gure esku dago tren horretara igotzea, eskubidea aldarrikatzea eta denon artean adostasunez bideak bilatzea, eskubide hori nola egikarituko dugun erabakitzeko".

•Jaialdia eta giza katea
Hurrengo urterako antolatu dituzten bi ekitaldi nagusiren berri ere eman zuten sustatzaileek Irunen egin zuten aurkezpenean. Lehena, 2014ko apirilean hiru eguneko jaialdi erraldoi bat, Anoetan. Eta bigarrena, 2014ko ekainaren 8an egingo duten giza katea. Durango eta Iruñea arteko giza katea izango da; 130 kilometro, eta 50.000 herritar bildu nahi dituzte.

•Abestia
Kirmen Uribek, Kepa Junkerak eta Eñaut Elorrietak sortu dute Gure esku dago ekimenaren abestia.