San Lazaro egoitzako Patronatuak zerikusi handia izan du
lortutako akordioan, lan hitzarmen berria ezartzeko kostua beregain
hartuko duela iragarri baitzuen Alfredo Etxeberriak.
Gaur, berriz, kopuruak zehaztu ditu Patronatuko presidente den
Etxeberriak. Urteko 45.000 eurokoa izango da kostua, eta horietatik
19.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko
ditu, gainerakoa San Lazaroko Patronatuak.
San Lazaro Patronatuak akordio bat lortu du SAMSIC IBERIA, SLU enpresarekin. Akordio horri esker, San Lazaro Egoitzaren "egonkortasuna ziurtatzen" dela adierazi du Patronatuko presidente Alfredo Etxeberriak, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiak Egoitza bere gain hartzen duen arte. Etxeberriaren esanetan, Diputazioak berak Mendekotasunaren Arreta Hobetzeko Planean aurreikusi duena betetzen badu, Diputazioak 2014an hartuko du Elgoibarko egoitza bere gain.
•Diputazioak "behartuta"
Era berean, dirua jartzeko erabakia Diputazuioak "behartuta" hartu dutela nabarmendu du Etxeberriak. "Diputazioak osorik estali beharko lukeen kostuaren zati bat hartu du bere gain Patronatuak!, esan du. Izan ere, Diputazioa bera dela eskumenaren titularra gogora ekarri du, beste behin ere, eta horrek daukan esanahia azaldu du: "Diputazioak definitzen du eskaini behar den zerbitzua, baita zerbitzua zein baldintzatan eskaini behar duen ere. Diptuazioak berak eskaini, ikuskatu eta finantzatzen du zerbitzua. Eta horretarako, berak bakarrik erabakitzen dituen tarifak ezartzen ditu. Horri guztiorri proposamenean eta sindikatuekin lortu duen akordioan izan duen inplikazioa gehitu behar diogu. Laburbilduta; mahaiaren lau hankak ditu bere esku, eta horrexegatik, greba hau ekidin egin behar zuen, akordio hau lortzeko eta ezartzeko beste bide batzuk erabilita". Ildo berean, zerbitzua erabat erabat finantzatzeak Diputazioari "sinesgarritasuna" emango liokeela uste du.
Lan gatazka honetan arduragabe jokatzea egotzi dio Etxeberriak Diputazioari. Bere ustez, greba ez zela Diputazioaren aurkakoa esatea izan da Aldundiko arduradunen "arduragabekeria handiena".
Diputazioaren eta sindikatuen artean proposatu eta onartu duten hitzarmena ezartzearen ondorioz egoitzaren gastu arrunta igo egingo dela ohartarazi du Etxeberriak. Gastu hori Patronatuak hartu beharko du bere gain. Ondorioz, egoitzak aurrezteko duen gaitasuna murriztu egingo da. Horrek arrisku argi bat dauka Etxeberriaren ustez, "egoitza mendeko" bihurtu ahal izango dela, alegia.

∞Lotura duten albisteak:
- Alfredo Etxeberriak dio prest daudela dirua jartzeko San Lazaro egoitzako lan gatazka konpontzeko (2013-06-14)
- Egoitzako greba dela-eta, egoiliarren kuotak murriztuko dituzte San Lazaro egoitzan (2013-05-29)
- San Lazaro egoitzako lan gatazka: alde guztien ikuspuntuak (2013-05-24)
- San Lazaro egoitzako langileek egun osoko protesta hasi dute (2013-05-13)
- Udalak adierazi du ez daukala erantzukizunik zahar etxeen auzian (2013-05-18)
- Eguneko zentroa kudeatzen duen enpresarekin akordiorako oinarriak lotu ditu ELAk (2013-05-16)