Arriagako industriagunean dago Elgoibarko hondakinen transferentzia gunea: Garbigunearen azpialdean, IK4-Ideko Zentro Teknologikoaren atzealdean, hain justu ere.
Gaur bertan inauguratu dute agintariek hondakinak kudeatzeko gune berri hau. Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK) jabegoan duen lehen transferentzia gunea dela azaldu dute inaugurazioan batu diren agintariek. San Marko mankomunitateak badu berea, eta orain arte Debabarrenari beste transferentzia gune txikiagoek ematen zieten zerbitzua. Elgoibarko transferentzia gune berriak Debabarrenako eta Debagoienako mankomunitateei emango die zerbitzua.
•1,4 milioi euroko kostua
Guneak 8.500 metro karratu ditu, 1,4 milio euroko kostua izan du eta martxan ipinita onura ekonomikoak zein ingurumen mailakaoak eragingo dituela azaldu dute agintariek. Hiru tolbaz hornitua dago, kamioi trafikoa arina izan dadin, eta baskula batek gunean egunero sartzen den guztia pisatuko du kontrol zehatza egon dadin.
Inaugurazio ekitaldian, Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberria, Debabarrenako mankomunitateko Arcadio Benitez, Ingurumenerako Foru diputatu Iñaki Errazkin eta GHK-ko lehendakariorde Ainhoa Intxaurrandieta izan dira.

ARGAZKIAK: