Hondakin organikoa eta errefusa garraiatzeko transferentzia gunearena ez da gaur goizean Elgoibarren eduki dugun inaugurazio ekitaldi bakarra izan. Hura baino pixka bat lehenago, Toletxegaineko trenbidearen gaineko pasabidea martxan jartzeko ekitaldian parte hartu dute agintariek. Beraiek izan dira igogailua eta pasabidea erabiltzen lehendabizikoak. Alabaina, inguruan zebilen Ikastolako haur talde batek ere izan du azpiegitura berria probatzeko aukera.
•Garraio publikoa irisgarriago
Pasabide berriari esker, Mugurutza eta Iñiguez Karkizao kaleen artean dagoen "desnibel handia" gainditu ahal izango dute aurrerantzean herritarrek. Horrez gain, "Joan-etorriak arinago egingo dituzte herritarrek, eta garraio publikoa irisgarriago dago", nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak.
Ana Oregik, halaber, hauxe ere nabarmendu du: "Hirigintzako oztopoak kentzea, interkonektibitatea eta garraiobide publikoetarako irisgarritasuna funtsezko osagaiak dira hiri moderno eta ondo planifikatu baten diseinuan, eta, Toletxegaineko ekimen honen bitartez, Elgoibarrek urrats handi bat egingo du mugikortasuna hobetzeko bidean".
•Lurpeko pasabidearen ordezkoa
Orain arte oinezkoentzako lurpeko pasabide bat zegoen trenbideen azpian, Pedro Mugurutza etorbidea eta Iñiguez de Kartizao kaleak lotzen zituena. Udalaren hasierako apustua pasabide hori kentzea zen; izan ere, eskailerengatik, ez zuen konpontzen mugikortasun mugatua duten pertsonen irisgarritasuna eta, gainera, nolabaiteko segurtasunik eza ere eragiten zuen, azpiko pasabidea baitzen. Horregatik, toki berean ordezko gaineko pasabide bat eraikitzea planteatu zen.
Ingurumen Sailaren mendeko Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, Bilbo-Donostia trenbidea Elgoibarko zatian optimizatzeko lanaren barruan, trenbidea bikoizteko eta hobetzeko hainbat aukera aztertu zituen trenbide bidezko garraio-zerbitzuaren eskaintza hobea eman ahal izateko. Horrela bada, Toletxegaineko geralekuaren inguruan bi bideak lotzeko gaineko pasabide bat eraikitzea planteatu zen, lehengo azpiko pasabidetik hurbil.
•Erakundeen lankidetza
"Era horretan, gaur abiarazitako pasabidea Eusko Jaurlaritzaren, ETSren eta Udalaren arteko beharrezko lankidetzaren emaitza da", azaldu du Oregik. "Bi administrazioek arazo bera konpondu nahi zutenez, gaineko pasabide bakar bat egitea erabaki zen inbertsio ekonomikoa optimizatzeko. Hartarako, Udalak pasabidea geralekurantz mugitzea onartu zuen; era horretan hirigintzako oztopoa ezabatzeaz gain, herritarrei geralekurako irisgarritasuna ahalbidetu zen".
•Igogailuen eta pasabidearen neurriak eta ezaugarriak
Egin duten pasabidea Pedro Muguruza kaleko 17. zenbakiaren parean dago, hiruki-formako parke txiki baten ondoan. Udal ordezkariek azaldutakoaren arabera, Iñiguez de Kartizao kaleko oinezkoen komunikazioa hobetzen du, eta aldi berean, mugikortasun mugatua duten pertsonen irisgarritasuna ere konpontzen du bi igogailuri esker; 8na lagunentzako edukiera dute eta 1 m/s-ko abiadura. Igogailuek altzairu galbanizatuzko egitura dute, eta beirazko itxitura, betiere erabiltzeko segurtasuna gogoan. Igogailuen goiko errematea altzairu herdoilgaitzezko lamazko kasetoi batekin egin da. Pasabideak 12 metroko luzera du, eta 2,30 m-ko zabalera librea. “Korten” altzairuz dago eraikita. Pasabideko zorua termotratatutako IPE zur-tronadurazkoa da. Halaber, leundutako altzairu herdoilgaitzezko baranda bat ere ipini da.
•Trenbidea bikoizteko aukera gogoan
Eraikitako pasabideak etorkizunean trenbidea bikoiztea ahalbidetzen du, baita bide bikoitzeko geraleku bat eraikitzea ere. Hartarako, bidea birmoldatu da, lanok eragindako zerbitzuak desbideratu dira, eta trenbidearen aldameneko espaloi-tarte txiki bat sortu da Iñiguez de Kartizano kalean. Lanok 750.000 euro inguruko kostua izan dute, Udalak eta ETSk hitzarmen bidez erdibana ordaindu dutena.

ARGAZKIAK:
{mosimage} |
∞Lotura duten albisteak:
- Udako tren zerbitzua jarriko du martxan Euskotrenek datorren astean (2013-06-12)
- Jarri dute Toletxegainen trenbidea gainditzeko pasabidea (2013-04-29)
- Abenduan hasiko dituzte Toletxegain parean egingo duten pasabidea eraikitzeko lanak (2012-10-18)
- Hasi dira Iñigez Karkizao eta ikastola ingurua urbanizatzeko lanak (2012-07-17)
- Ikastola inguruko aparkaleku kopurua bikoizteko lanak abuztuan hasiko dira (2012-05-24)
- Bi igogailurekin batuko dituzte Gabriel Krutzelaegi eta Pedro Muguruza kaleak (2011-11-15)
- 22 metroko pasabidea gaineratu diote Bernardo Ezenarro kaleko igogailuari (2010-12-23)