Kontzezio Azoka eguneko marka ontzen saiatuko da Mendaroko gizon proba taldea, zapatuan

elgoibarren.net 2013ko eka. 19a, 18:17

 
Mendaroko Gizon Proba Taldeak erakustaldia antolatu du datorren zapaturako (ekainak 22). Joan den urteko abenduan, Kontzezio Azoka egunean, egin zituzten 51 plazak ontzeko ahalegina egin nahi du Mendaroko gizon proba taldeak, eta, bide batez, Gipuzkoako taldekako giza-proba txapelketa prestatu.


 Izan ere, mendaroarrek Berrobi, Orio eta Debako gizon proba taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak Gipuzkoako taldekako giza-proba txapelketako bi kanporaketetako batean. Bi saiotan jokatuko da kanporaketa. Lehena Orion, ekainaren 29an, eta, Mendaron bigarrena, uztailaren 13an. Bi kanporaketetan eginiko lanak zenbatu ondoren, lehenengo bi taldeek lortuko dute finalerako sailkapena. Finala, Aiako probalekuan jokatuko da, abuztuaren 4an.

1706637477345 Kontzezio Azoka eguneko marka ontzen saiatuko da Mendaroko gizon proba taldea, zapatua

Txapelketa prestatze aldera, gizon proba erakustaldia antolatu du Mendaroko Gizon Proba Taldeak zapaturako. Erronka bat ere jarri diote euren buruari, Kontzezio Azoka egunean eskaini zuten erakustaldian eginiko marka ontzea, hain justu ere. 51 plaza osatu zituzten orduko hartan 800 kiloko harriarekin eta nahikoa izan ziren Berrobiko mutilen taldeak, egungo Gipuzkoako txapeldunak egin zuten lana gainditzeko (beheko bideoan ikus dezakezue Mendaroko eta Berrobiko taldeek eginiko lana). Zapatuko erakustaldian euren buruaren aurka arituko dira. Saioa 20:00etan hasiko da plazan. Gainera, erakustaldiaren amaieran ezusteko bat egongo dela iragarri dute.
 
Lotura duten albisteak: