Aurten ez dute San Joan jairik ospatuko Altzolan

elgoibarren.net 2013ko eka. 20a, 20:18

Zubibai elkartekoek jakinarazitakoaren arabera, aurten ez da San Joan jairik ospatuko Altzolan. Iaz bizilagun batzuen ekimenez osatu zuten jai batzordea, baina aurten ez du inork hartu ardura hori. Beraz, ofizialki ez da ekintzarik egongo asteburuan. Elgoibarren eta Mendaron domeka gauean piztuko dituzte San Joan suak.


  Zubibai auzo elkarteak beste zeregin batzuk jarri ditu aurten bere lehentasunetan, eta bizilagun guztiekin hizketan dihardute, auzoaren hobekuntza lanak aurrera eraman ahal izateko. Txosten bat prestatzen ari dira auzoak eta auzokideek dituzten beharrekin, eta prest dutenean Udalean aurkeztuko dute.

San Joan suak Elgoibarren eta Mendaron

San Joan sua Mendaroko Herriko Enparantzan.

Domekan (ekainak 23), San Joan bezpera egunean piztuko dituzte suak Elgoibarren eta Mendaron. Iaz bezala, Santa Ana kalearen amaieran piztuko dituzte suak Elgoibarren, Goiko Errota zubiaren alboan.
Mendaron, bestalde, In Leike aisialdi taldeak prestatu ditu San Joan suaren inguruko ekitaldiak. Domekan izango dira, 18:30etik aurrera, Herriko Enparantzan. Umeentzako jolasak egingo dituzte lehenengo, eta gauean piztuko dute sua.
 
BIDEOA: San Joan suak 2012.
 
2012ko San Joanak, argazkietan
 
Lotura duten albisteak: