25 tabernak hartuko dute parte Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren bosgarren edizioan

elgoibarren.net 2013ko eka. 21a, 12:00

 
Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren 5. edizioa antolatu du Udalak, herriko ostalaritza sektorea sustatzeko. Ekainaren 25etik 28ra bitartean izango da. Martitzenetik eguenera, 19:00etatik 22:00etara, eta barixakuan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Lehiaketako pintxo guztiek 1,10 euroko prezioa izango dute. (pintxoen argazkiak eta ezaugarriak dauzka)


1706637475640 25 tabernak hartuko dute parte Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren bosgarren edizioan

Aurtengo edizioan 25 tabernak hartuko dute parte, iaz baino lau taberna gehiagok, hain zuzen ere: Sigma, Gorbea, Larre, Ametsa, Usua, Ibai-ondo, Iturri, Mahats, Tantaka, Gabi, orbea, Eguzki, Salento, King-Kong, Xagua, Ilunpe, San Roke, Marem, Viento Sur, Gran Siglo, txarriduna, Iriondo, Maala, Pilon eta Lanbroa.
 Iaz, King-kong tabernak irabazi zuen Pintxo Onenaren Saria eta Viento Sur gastrotekak jaso zuen Herritarren saria. 
Sariak
  Pintxoak originala izan behar du, eta taberna bakoitzak erabakiko du prestatzeko modua. Antolatzaileek hiru sari banatuko dituzte:
  1. Elgoibarko pintxo onenaren saria: epamahaikideek pintxo guztiak probatu ostean emango duten saria.
  2. Baserrikoa saria: Elgoibarko baserrietako produktuekin eginiko pintxo onenaren saria.
  3. Herritarren saria: Herritarren botoekin aukeratutako pintxoa izango da. Botoa ematen duten guztien artean Belaustegi jatetxean bi lagunentzako dastatze-menua zozketatuko dute.
Lau parte hartzaile Baserrikoa sarian
  Pintxo lehiaketan parte hartuko duten parte hartzaile guztietatik lauk hartuko dute parte Baserrikoa sarian. Sasoiko produktuekin bakarrik egindako pintxo onena sarituko da. Pintxoa bertako baserrietako produktuekin egindakoa dela egiaztatzeko, establezimenduak, uztailaren 1etik 2ra bitartean, produktuak erosi izanari buruzko fakturak aurkeztu beharko dizkio Udalari.

1706637475786 25 tabernak hartuko dute parte Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren bosgarren edizioan

1706637475883 25 tabernak hartuko dute parte Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren bosgarren edizioan

 
∞Lotura duten albisteak: