Gizakiak sua lehenengoz egin eta erabili zuenetik milaka urte pasa
badira ere, lehen gizaki hark suarekiko izango zuen lilura antzeman
daiteke gaur egungo belaunaldi gazteen begietan. Atzo, San Joan Bezpera
gauean, suaren bueltan edo gainetik salto eginez nola gozatu zuten
ikustea besterik ez dago (goiko bideoan). Elgoibarren, Santa Ana
kalearen amaieran, Goiko Errota zubiaren ondoan piztu zituzten suak eta
Herriko Enparantzan Mendaron. Jairik ospatu ez duten arren, Altzolan ere piztu zuten supazter txiki
bat, azken urteetan Deba ibaiaren erdian pizten zutenarekin zerikusirik ez bazuen izan ere. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Domeka iluntzean San Joan suaren bueltan eman zioten hainbat herritarrek ongietorria udari.