Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

elgoibarren.net 2013ko eka. 24a, 17:41

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Aisialdi taldeak antolatzen dituen Udalekuak hasi dira gaur, ekainak 24. Aurten 230 umek eman dute izena Udalekuetan {iaz baino 26 ume gehiago}, eta 32 hezitzaile arduratuko dira horietaz. (argazkiak eta bideoa dauka)


  Joan den astean ikasturtea amaitu ostean, udaldiari hasiera eman diote gaur herriko umeek, eta, horietako askok, Atxutxiamaikaren udako eskaintzarekin bat eginez, Udako Txokoetan hartuko dute parte datozen egunetan. Azken urteetan bezala, bi txanda izango dira Atxutxiamaikaren Udako Txokoetan. Lehenengoa ekainaren 24tik uztailaren 12ra arte izango da, eta uztailaren 15etik 26ra arte bigarrena.
  Eguraldia lagun, herriko plaza eta bazterrak hartu dituzte gaur dozenaka haurrek eta hezitzaileek. Atxutxiamaikaren kamiseta ere banatu diete gaurko saioaren amaieran eta Lekueder parkean elkartu diren unea aprobetxatuz, familia argazkia atera diegu (goiko bideoan eta beheko argazkietan ikus dezakezuen moduan).
Flasmob-a eta Zirkuarern Eguna
 Iaz Atxutxiamaikaren kantua eta bideoklipa grabatu zituzten udalekuetan eta aurten, berriz, flashmob bat grabatzeko asmoa dutela jakinarazi dute Atxutxiamaikako arduradunek. Uztailaren 8an egingo dute grabaketa. Era berean, San Fermin Txiki Eguna (uztailaren 5ean), Umeentzako Txiki Eguna (uztailaren 22an) eta koskortuenentzako Zirkuaren Eguna ere antolatu dituzte, besteak beste. Aurrekoez gainera, herriko txoko ezberdinetara irteerak egingo dituzte ia egunero, eta, baita inguruko herrietara ere.
ARGAZKIAK:

1706637472443 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637472582 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637472714 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637472821 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637472928 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473041 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473168 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473270 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473365 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473453 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473556 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak

1706637473660 Abian dira Atxutxiamaikaren Udalekuak