Diru-laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da euskaraz ondo idatzita egotea eta hori Euskara Zerbitzuak ziurtatu beharko du. Errotuluan izena edo izen-abizenak soilik agertzen badira, Udalak ez du diru-laguntzarik emango. Elgoibarko Udalak, diru-laguntza hauen bidez, establezimenduetako errotuluak euskaraz jar ditzaten animatu nahi ditu herritarrak.
Zalantzarik izanez gero, edota errotulua euskaraz jartzeko laguntzarik nahi izanez gero, deitu Udaleko Euskara Zerbitzura 943 744 366 telefonora, mezu bat bidali euskara@elgoibar.net helbidera edota Euskara Sailak Kultur Etxeko 1. pisuan duen bulegora joan.
Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatzen da.