•Pintxo lehiaketaren ordutegia
Martitzenetik eguenera, 19:00etatik 22:00etara, eta barixakuan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Lehiaketako pintxo guztiek 1,10 euroko prezioa izango dute.
- Ikusi hemen: Elgoibarko V. Pintxo lehiaketako 25 pintxoak (PDF)
Aurtengo edizioan 25 taberna ari dira parte hartzen, iaz baino lau taberna gehiago, hain zuzen ere: Sigma, Gorbea, Larre, Ametsa, Usua, Ibai-ondo, Iturri, Mahats, Tantaka, Gabi, orbea, Eguzki, Salento, King-Kong, Xagua, Ilunpe, San Roke, Marem, Viento Sur, Gran Siglo, txarriduna, Iriondo, Maala, Pilon eta Lanbroa.
Iaz, King-kong tabernak irabazi zuen Pintxo Onenaren Saria eta Viento Sur gastrotekak jaso zuen Herritarren saria.
•Sariak
Iaz, King-kong tabernak irabazi zuen Pintxo Onenaren Saria eta Viento Sur gastrotekak jaso zuen Herritarren saria.
•Sariak
Antolatzaileek hiru sari banatuko dituzte:
- Elgoibarko pintxo onenaren saria: epamahaikideek pintxo guztiak probatu ostean emango duten saria.
- Baserrikoa saria: Elgoibarko baserrietako produktuekin eginiko pintxo onenaren saria.
- Herritarren saria: Herritarren botoekin aukeratutako pintxoa izango da. Botoa ematen duten guztien artean Belaustegi jatetxean bi lagunentzako dastatze-menua zozketatuko dute.