Elgoibartar bat irabazle Eibarko Sanjuanetako marmitako lehiaketan

elgoibarren.net 2013ko eka. 26a, 14:59

 
Atzo amaitu ziren San Joan jaiak Eibarren. Jaien barruan, 2013 Sanjuanetako marmitako lehiaketa egin zuten atzo. Goiz osoa lanean eman eta gero, Esther Bilbatua elgoibartarrak eta Aiert Ibarbia eibartarrak prestatutako marmitakoari eman zion lehen saria epaimahaiak.



 Sanjuanetako marmitako lehiaketaren 20. edizioa izan zen atzokoa, eta horietako lautan bigarren postuarekin konformatu behar izan dute atzoko irabazleek, Esther Bilbatuak eta Aiert Ibarbiak. Hortaz, atzo eskuratu zuten horrenbeste borrokatu duten lehen postua.
 Xabier Osak, Mireia Alonsok eta Josu Mugerza sukaldari elgoibartarrak osatu zuten epaimahaia eta haien esanetan maila onekoak izan dira lehiaketara aurkeztutako marmitako guztiak. Honakoa ez da izan Esther Bilbatuak lehiaketa gastronomiko batean lortu duen estreinako garaipena, Mallabiako jaietako lehiaketa irabazi zuen-eta iaz.
 
 
*Argazkia: ...eta Kitto!