Aurtengo kirol kanpusak 160 partaide ditu, bi mailatan banaturik. Batetik 135 haurrek parte hartzen dihardute Haurren Kirol Udalekuan eta bestetik 25 gaztek dihardute Goi Mailako Kanpusean. Goi Mailako kanpusean teknikoki eta fisikoki exijentzia handiago izango dute gazteek. Guztira titulodun 7 monitore arduratuko dira taldeen zuzendaritzaz eta horretaz gain Sanlo Eskubaloi Taldeak eta Urbizi buzeo taldeak ere lagunduko dute kirol horiek lantzen diren saioetan.
Guztira 20 saio izango dituzte, uztailaren 19ra arte, egunero 9:30etatik 12.30etara.