Lorituaneko aldapatik anbulatorio aurreko biribilguneraino dagoen Pedro Migel Urruzuno kaleko zatia urbanizatzeko lanak hasi ditu aste honetan Elgoibarko Udalak. Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat egokituko dute tarte hori. “Kale osoak itxura berdina izango du lanak amaitutakoan”, esan du Rikardo Garatek. Iaz amaitu zituzten beste kale erdia urbanizatzeko lanen jarraipena izango dela gogora ekarri du Hirigintza zinegotziak. Izan ere, urbanizazio lanak bi zatitan banatu behar izan zituzten, Anbulatorio parean suak kiskali zuen orubean etxeak eraikitzeko egiten ari diren lanen ondorioz.
Murgil eraikuntza enpresari esleitu zaizkio bigarren fase honetako lanak, 129.603 euroren truke (BEZ barne).
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko udalak 12.553.991 euroko aurrekontua onartu du 2013rako (2013-01-25)
- Apirilaren 16an hasiko dira Pedro Migel Urruzuno kalea berritzeko lanak (2012-04-03)
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- Aurtengoa baino %6,4 txikiagoa den aurrekontua 2012rako (2011-12-20)
- 2008an baino %1,5 txikiagoa izango da aurten Udalaren aurrekontua (2009-01-08)
- Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak (2008-02-01)
- Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak (2007-02-08)