Santanetako danborradarako entseguak uztailaren 1ean hasiko dira

elgoibarren.net 2013ko eka. 28a, 10:01

 
Badatoz santanak ere, eta Mendaroko Udalak jakinarazi du uztailaren 1ean hasiko dituztela danborrada nagusiko entseguak. Danborrada nagusia uztailaren 25ean izango da, Mendaroko Santa Ana jaien barruan.

 

 Uztailaren 1ean, 3an, 8an, 10ean, 15ean eta 17an izango dira nagusien danborradarako entseguak, ikastolan, 21:00ean.
70 urtez gorakoentzako bazkaria
  Era berean, Santa Ana jaien barruan baita ere, 70 urtez gorakoak Aizpe elkartean batuko dira bazkaltzeko. Mendaroko Udalak eta Aizpeko zuzendaritzak elkarlanean antolatzen dute bazkari hau, eta uztailaren 15era arte dago izena emateko aukera. Bazkaria uztailaren 28an izango da, 14:00etan. Interesatuek Aizpen, Lagun Betikoak tabernan, Kutxan edo Roteta dendan eman behar dute izena.