San Pedro jaiak ate joka ditugu

elgoibarren.net 2013ko eka. 28a, 10:48

 
Bihar, ekainak 29, izango da San Pedro eguna, eta gaur bertan hasiko dituzte jaiak Idotorbe auzoan. 19:00etan emango diote hasiera egitarauari, eta domekara arte izango da zertaz gozatu. (egitaraua dauka)



1706637445664 San Pedro jaiak ate joka ditugu

Auzotarren afaria egingo dute gaur gauean, eta ondoren mus txapelketa jokatuko dute.
Bihar, goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak auzoan, eta hurrengo eguneko goizaldera arte luzatuko da eguna, dantzaldi eta txokolate janarekin. Horrez gain, Euskadiko Crosscountry moto txapelketa jokatuko dute zapatuan Idotorbeko berdeguneetan. Gaztela Leongo, euskal Herriko eta Asturiasko 90 bat gidarik hartuko dute parte, eta tartean, Aitor Osoro elgoibartarrak.

1706637445732 San Pedro jaiak ate joka ditugu

Soka dantza
  Domekan, bestalde, Haritz dantza taldekoen emanaldia eta idi probak izango dira, aukeran. Haritzeko dantzariek iaz auzotarrekin elkarlanean berreskuratu zuten San Pedro jaietako soka-dantza dantzatuko dute. Aurten neskak izango dira soka osatzeko ardura izango dutenak, estreinakoz. Aurreko egunean, ekainaren 29an, Galdakaoko Santi Brouard plazan emanaldia eskainiko dute Haritzeko kideek. Bertako Andra Mari dantza taldeko lagunek gonbidatuta udaberriko jaialdian hartuko dute parte Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariekin batera.
Paella jan herrikoia
  San Pedro jaietako berrikuntzen artean, paella jan herrikoia aipatu behar da. San Pedro elkartean egingo dute, domekan, bost euroren truke, eta edozein herritarrek parte hartu dezake. Tiketak aurrez erosi daitezke, elkartean bertan.