XXIV. Olimpiada Matematica Nacional Española izeneko lehiaketaren azken fasea jokatu da Andorran, ekainaren 23tik 27ra bitartean. Hego Euskal Herriko, Herrialde Kataluniarretako, Galiziako eta Espainiako herrialde ezberdinetako 61 ikasle batu ziren Andorran. Matematika frogak egin arazi zizkieten guztiei, eta, banakako probetan sei onenak saritu zituzten ohorezko aipamenarekin. Horien artean dago Guillermo Hijano Elgoibarko institutuko ikaslea. Antolatzaileek ohorezko aipamenak jaso zituzten sei lagunen emaitzak eta sailkapenak ezagutzera ematen ez badituzte ere, probetako batean 10eko nota jaso zuten bi ikasleetako bat da Hijano, Bartzelonako ikasle batekin batera. Hori dela-eta, bi ikasleok ohorezko aipamen berezia jaso zuten.
Era berean, Espainiako Olinpiada Matematikoak egin dituzten 24 aldietan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkaritzak lortu duen bigarren ohorezko aipamena izan da Hijanok lortutakoa.
Lehiaz gainera, beste hainbat ekintzatan parte hartu eta Andorrako inguruak ezagutzeko aukera izan dute olinpiada matematikoetan parte hartu duten ikasleek.
∞Lotura duten albisteak:
- Guillermo Hijanok irabazi ditu 11. Olinpiada Matematikoak (2013-05-23)
- Alberto Hijano, txapeldun olinpikoa matematiketan (2011-06-01)