Iban Gonzalez izan da bizikleta gainean egin beharreko zazpi kilometroak egiten azkarrena. Metro batzuetako abantaila hartuta sartu da Kalegoen plazan. Atzetik laupabost laguneko multzoa ailegatu da, tartean Josde Antonio Ruiz Del Rey. 25 kiloko zakua bizkarrean hartu dute gero parte hartzaileek eta San Bartolome kalean eta Errosario kalean barrena zama eraman ostean, Jorghe Gonzalez ailegatu da lehena plazara, Jose Antonio Ruiz orpoz orpo zuela. Antxitxikako azken proban, baina, Gonzalezek ezin izan dio Ruizen erritmo biziagoari eutsi, eta bakarrik sartu da helmugan Ruiz. 18 minutu eta 26 segundo behar izan ditu. Jorge Gonzalez irabazlearengandik 13 segundora sartu da eta Iñigo Ortuoste sailkatu da hirugarren postuan, 18:46 denborarekin. Ortuoste izan da gainera, 40 eta 49 urte arteko beteranoetan irabazlea.
Jose Antonio Ruiz Del Reyk hamasei urte zituenetik parte hartzen du proba herrikoi honetan, eta 2007an ere lortu zuen Nahaste Borraste proba irabaztea. Aurten, aita izan dela-eta, nahi baino gutxiago entrenatu ahal izan duela aitortu du proba amaieran, alabaina sentsazio onak izan ditu proban eta irabaztea lortu du.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2012 koa, 2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa Iñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta David Condek irabazi zuen 2006koa.
•ARGAZKIAK: