•“Itzal handiko gaiak, patxadaz transmititzen ditu, estridentziarik gabe”
Saria hiru ataletan banatzen da: XXV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria (9.000 euro); Kazetari Berria saria (3.000 euro); eta Epaimahaiaren Sari Berezia (4.000 euro). Hirugarren hori jaso du, hain justu ere, Ainara Argoitia BARREN aldizkariko kazetariak. Epaimahaikideek azaldutakoaren arabera, Argoitiak BARREN aldizkarian argitaratutako lanak “Debabarreneko ikuspegitik” idatzita dauden arren, hau da, bertako irakurleei zuzenduta, “oso interesgarria suertatzen dira bailara honetatik at gaudenontzat”. Era berean, herri barnerako belaunaldien arteko transmisio-lan garrantzitsua egin duela nabarmendu dute. “Batez ere aipatutako bi artikulu {Txillarre eta Gerra elgoibartarren ahotan} horien bidez. “Itzal handiko gaiak, garaietarako oso gai garrantzizkoak direnak, patxadaz transmititzen ditu, estridentziarik gabe. Gertaera historikoen atzean pertsonak baino ez daudela erakusten du, eta horien testigantzak ekartzen ditu”, nabarmendu du epaimahaiak.

{mosimage} | |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} |
•Euskarazko kazetaritza bultzatzeko eta indartzeko saria
Andoaingo Udalak 1988an sortu zuen Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Euskarazko kazetaritza bultzatzeko eta indartzen laguntzeko sortu zuen bere garaian Udalak Sari hau, eta Rikardo Arregi aitzindari andoaindarraren izena jarri zioten Sariari. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntza eta babesarekin antolatzen dituzte sariak.

Aurten beteko duen mende laurdeneko ibilbidean, "erreferentziazko bihurtu" da Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Gaur egun, Euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatu eta saritzea da Rikardo Arregio Kazetaritza Sarietako helburua. Euskarazko kazetari lanean sendotuta dauden hainbat izen ezagunek jasoa dute saria.
BARRENeko lantalde guztiaren izenean zorionik beroenak Ainara!