Bost kontinenteetako triatletek hartu zuten parte atzo historikoenetarikoa den Donostiako triatloiaren 28. ekinaldian. Eta, 734 lagunek lortu zuten proba amaitzea {873 zeuden izena emanda}, tartean Iñaki Kondek. V3 izeneko mailan hartu zuen parte triatleta elgoibartarrak, hau da, 60 urtez gorakoen mailan. Bera izan zen azkarrena bere adin tartean, eta, Donostiako triatloia distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa ere bazenez, Kondek eskuratu du Euskadiko txapeldunaren titulua.
Sailkapen orokorrari dagokionez, triatloiko irabazleak Francesc Godoy kataluniarra gizonezkoetan (1:58:06), eta, Charlotte McShane australiarra (2:15:32) emakumezkoetan izan ziren. Euskadiko txapeldun, Laudioko Ibone Sanchez (Urola K.T.) emakumezkoetan eta Jon Unanue zarauztarra (S.V.C-Seguridad) gizonezkoetan izan ziren. (sailkapenak)
•Distantzia Ertaineko Euskadiko Triatloi Txapelketa, Mutrikun
Hurrengo asteburuan, berriz, Distantzia Ertaineko Euskadiko Triatloi Txapelketan parte hartzeko asmoa duela iragarri du Kondek. Mutrikun jokatuko den Garaiko 3. Triatloian izango da. Saturraran inguruan 1.900 metro igerian, 90 kilometroko ibilbidera bizikletaz eta 21 kilometro korrika egingo dituzte parte hartzaileek.
Lortu berri duen titulua aurreko astean Maltara ikas bidaian berarekin joan ziren ikasleei eskaini nahi die.
Lortu berri duen titulua aurreko astean Maltara ikas bidaian berarekin joan ziren ikasleei eskaini nahi die.
•Elgoibartarren emaitzak
Iñaki Kondez gainera, beste hiru elgoibartarrek ere hartu zuten parte Onditzen omenezko triatloi olinpikoan. Hona hemen, elgoibartarren emaitzak: (argazkia Urgaziren blogean)
Iñaki Kondez gainera, beste hiru elgoibartarrek ere hartu zuten parte Onditzen omenezko triatloi olinpikoan. Hona hemen, elgoibartarren emaitzak: (argazkia Urgaziren blogean)
- 168 Javier Fernandez De La Lama (2:22:54)
- 404 Iñaki Konde Zubiaurre (2:35:59)
- 434 Egoitz Mendikute Ferreira (2:37:43)
- 558 Jose Ramon Cabello (2:46:37)
∞Lotura duten albisteak:
*Argazkia artxibokoa da.