Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

elgoibarren.net 2013ko uzt. 2a, 15:22

 
Jana eta edana, dantza, musika, ohitura zaharrak eta lehia artean joan dira aurtengoz San Pedro jaiak Idotorbe auzoan. (argazkiak dauzka)

 
 


  Eguraldia lagun, jende asko hurbildu da asteburuan Idotorbera, San Pedro jaien barruan antolatutako ekintzek erakarrita. San Pedro Egunean, ekainaren 29an, auzotarren afaria egin zuten San Pedro elkartean eta, afalostean, Mus txapelketa antolatu zuten. Unai eta Iñigo Loiola lehengusuak izan ziren onenak musean. San Pedro jaien barruan lehia gehiago ere izan da, ordea. Hala, zapatuan jokatu zen bolo txapelketan Antonio Ibarluzea bizkaitarrak jantzi zuen txapela. Ibai Diez eibartarra sailkatu zen bigarren postuan eta Jabier Osoro auzotarrak eskuratu zuen hirugarren postua. Emakumezkoetan, Olaitz Rodriguez izan zen bolo jaurtitzailerik onena.

80 gidari Euskadiko Crosscountry moto txapelketan
  Euskadiko Crosscountry moto txapelketa jokatuko zuten zapatuan Idotorbeko berdeguneetan. Gaztela Leongo, Euskal Herriko eta Asturiasko 80 gidarik hartu zuten parte. Senio A mailan Borja Nieto bilbotarra nagusitu zen. Senior B mailan ere gidari bizkaitar bat nagusitu zen, Muskizeko Iker Villanueva, hain zuzen ere. Beteranoetan Alberto Macias izan zen azkarrena, eta, aldiz, juniorretan, Lorez Azkue azpeitiarra eta Marcos Beraza nafarra izan ziren irabazleak, junior E1 mailan lehena eta  junior E2 mailan bigarrena.
Soka dantza, nesken gidaritzapean
Domekan, mezarekin eta Haritz dantza taldekoen emanaldiarekin hasi ziren ekitaldiak. Haritzeko dantzariek iaz auzotarrekin elkarlanean berreskuratu zuten San Pedro jaietako soka-dantza dantzatu zuten. Aurten neskak izan ziren soka osatzeko arduradunak. (ikusi hemen: Haritzen soka-dantzako argazkiak)
Lehia estua idi-demetan
Domeka arratsaldean, azken urteetako ohiturari jarraituz, idi demak izan ziren. Lehia estua eskaini zuten hiru idi pareek, eta, azkenean 39 zentimetroko aldeagatik irabazi zuten dema Bizkarreren idiek. 51 plaza, metro bat eta 15 zentimetro osatu zituzten usurbildararren idiek, esan bezala, bigarren geratu ziren Igeldoko idi pareak baino 39 zentimetro eskas gehiago. Olazarren idi pareak 47 plaza egin zituen.
Otarraren zozketa
  Janariz eta edariz betetako otarra zozketatu zuten jaietako antolatzaileek, eta 6.073 zenbakiari egokitu zaio lehen saria. 6.524 zenbakia da ordezkoa. Bigarren saria, asteburu bateko egonaldia Euskal Herriko nekazal etxe batean, 3.268 zenbakiaren jabeak irabaziko du. Kasu honetan, 5.442 zenbakia da ordezkoa.
 
ARGAZKIAK:

1706637441145 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441244 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben


1706637441344 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441445 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441527 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441633 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441754 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441856 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637441961 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442067 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442159 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442238 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442318 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442404 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442482 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

1706637442576 Giro onean joan dira San Pedro jaiak Idotorben

 
*Argazkiak: Iñaki Zugasti, San Pedroko jai batozrdea.