Plazara irten zen lehen taldea izan zen Mendarokoa Orion. Hortaz, beste taldeek eginiko lanaren erreferentziarik gabe aritu ziren. 39 plaza egin zituzten. Ondoren irten ziren hiru taldeek ondu zuten, baina, mendaroarren marka: Berrobiko taldeak 43 plaza egin zituen, 44 Debakoak, eta, Orioko zortzikoak egin zuen plazarik gehien, 47 plaza osatu zituzten-eta 800 kiloko harriarekin.
•Bigarren saioa Mendaron, uztailaren 13an
Kanporaketako lan erdiak eginda, uztailaren 13an Mendaron jokatuko den bigarren saioan erabakiko da finalera sailkatuko diren bi taldeak zein diren. Izan ere, Orion eta Mendaron eginiko lanak zenbatu ondoren, lehenengo bi taldeek lortuko dute finalerako sailkapena. Bigarren kanporaketan parte hartu duten hiru taldeek dagoeneko jokatu dituzte bi saioak eta Urretxuko eta Aiztondoko taldeek lortu dute finalerako sailkapena. Abuztuaren 4an Aian jokatuko da finala.
•BIDEOA: Ondorengo bideoan ikus dezakezuen moduan, mendaroar asko hurbildu zen zapatuan Oriora, Mendaroko giza proba taldea animatzera.
- Mendaroko emakumeen indar erakustaldia giza probetan (2013-06-26)
- Kontzezio Azoka eguneko marka ontzen saiatuko da Mendaroko gizon proba taldea, zapatuan (2013-06-19)
- Mendaroko taldeak Berrobikoari irabazi zion gizon proba deman (2012-12-12)
- Gizon probak izango dira aurtengo Kontzezio Azokako berrikuntza nagusia (2012-11-23)