Ate irekiak antzerkiaren bihotzera

elgoibarren.net 2013ko uzt. 4a, 11:48

Taupada antzerki taldeak ate irekien jardunaldiak antolatu zituen ekainaren hasieran. Herriko ikastetxeetako dozenaka ume eta beste hainbat herritar pasa ziren Taupadakoek Pedro Mugurutzako ikastetxea egon zen eraikinean duten lokal berritik. Edurne Lasa eta Joxe Mari Larrañaga Taupadako arduradunen berbetan, taldearen ibilbidea ezagutaraztea eta antzerkiarekiko “zaletasuna edo gosea esnatzea” izan dira jardunaldiok antolatzeko helburu nagusia. (bideoa eta argazkiak dauzka)


 Taupada Antzerki Taldea 1977an sortu zuten euskara eta kultura bultzatzeko helburuarekin. Ordutik hona makina bat antzezlan sortu eta antzeztu dituzte han eta hemen, eta erabili dituzten antzerki teknikak era askotarikoak izan dira. Urteotako euren jardunbidearen berri emateko zabaldu dituzte, hain justu ere, Usetxe kaleko 1 zenbakian duten lokal berriko ateak.
 Ate irekien jardunaldiek izan duten erantzunaz balorazio oso positiboa egin dute Larrañagak zein Lasak. “Harrituta geratu naiz ze interesekin jarraitu dituzten gure azalpenak herriko umeek" esan du Lasak. "Ikusi, ikasi eta antzerkira hurbiltzeko gogoa piztu arazi nahi genien, eta lortu dugula uste dut”, gaineratu du Joxe Mari Larrañagak. Ondorengo bideoan ikusi eta entzun ditzakezue Taupadako kideen adirazpenak eta baita ate irekien jardunaldian erakutsi zutenaren laburpen txiki bat ere.
•ARGAZKIAK

1706637439235 Ate irekiak antzerkiaren bihotzera

1706637439349 Ate irekiak antzerkiaren bihotzera

1706637439464 Ate irekiak antzerkiaren bihotzera

1706637439555 Ate irekiak antzerkiaren bihotzera

1706637439662 Ate irekiak antzerkiaren bihotzera

 

1706637439775 Ate irekiak antzerkiaren bihotzera