San Fermin Txiki eguna ospatu dute txikienek Elgoibarren

elgoibarren.net 2013ko uzt. 5a, 16:05

Egun bateko aurrerapenaz ailegatu dira San Ferminak Elgoibarrera. Bihartik aurrera Iruñean biziko dutenaren bertsio txiki bat ikusi dugu gaur goizean Elgoibarko kaleetan: Pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, San Fermini babesa eskatzeko kantua abestu, eta, nola ez, entzierroa korritu dute San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena. Atxutxiamaika ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta garbia eskaini dute. (Bideoa eta argazkiak dauzka)


 Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Aisialdi taldeak antolatu du San Fermin Txiki eguna, Gazteria sailaren laguntzaz. IruÒako San Ferminen amaieran esan ohi den moduan, gutxiago falta da 2014ko San Fermin Txiki egunerako.
ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)