Iñaki Konde, distantzia ertainean ere Euskadiko txapeldun

elgoibarren.net 2013ko uzt. 8a, 15:16

 
Duela bi aste distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketa irabazi ostean, Distantzia Ertaineko Euskadiko Triatloi Txapelketa irabazi du orain Iñaki Konde triatleta elgoibartarrak, beteranoetan. Garaiko 3. Triatloian eskuratu du titulua Kondek. (ondoko argazkian, Onditz memoriala irabazteagatik Donostian jaso zuen garaikurra jasotzen. {bideoa dauka}

 


 Bizkaiko Garai herrian jokatu zen zapatuan {uztailak 6} Garaiko III. Triatloia. Triatloiak distantzien arabera sailkatzen dira, eta, Garaikoa distantzia ertainekoa edo Ironman erdia zen {2 km.-90 km.-21 km.}. Gainera, distantzia ertaineko Euskadiko txapela zegoen jokoan.

Eskumuturreko mina
 Iñaki Kondek lortu zuen garaipena beteranoetan (V3 kategorian), 6:06:23 denborarekin. Alabaina, garaipena eta proba bera “oso bereziak” izan direla aitortu du txapeldunak, gainditu behar izan dituen zailtasunegatik, bereziki. Izan ere, barixakuan, proba jokatu baino egun bat lehenago, min hartu zuen eskumuturrean. “Likido sinobiala atera behar izan zidaten eta handituta eta minberatuta neukan eskumuturra”, argitu du. Parte hartzeko zalantza handiak izan zituen arren, ikasbidaian Maltara elkarrekin joan ziren ikasleei lasterketa eskainiko ziela agindu ziela-eta, minak min, ateratzea erabaki zuen. 
 Behin parte hartzea erabaki ostean, arazo logistiko bati egin behar zion aurre, baina: Igeriketako proba amaitu ostean, bizikleta gainean ibili ahal izateko eskumuturra estutzeko bendaje bat behar zuen, nahi eta nahi ez. “Araudiak, baina, argi dio: triatletek ezin dezakete antolakuntzatik kanpo dagoen inoren laguntzarik jaso”, azaldu du Kondek. Antolatzaileak eta Gurutze Gorriko kideak lanpetuta zebiltzala-eta, Arkaitz Irureta elgoibartarraren laguntza jasotzeko eskaria egin zien Kondek epaileei, eta baiezkoa jaso ostean, “mesede izugarria” egin zion bendajea jarri zion Iruretak Konderi, eta adierazi duenez hari esker egin ahal izan zituen bizikleta gaineko 90 kilometroak.

1706637431814 Iñaki Konde, distantzia ertainean ere Euskadiko txapeldun

1706637431933 Iñaki Konde, distantzia ertainean ere Euskadiko txapeldun

Bero sargoria
 Zapatuan egin zuen bero sargoriak are gehiago zaildu zuen berez gogorra den Garaiko triatloiaren ibilbidea. Gizonezkoetan, Javier Miguel Benedited (Andoain, 35 urte) izan zen irabazlea eta Nerea Etxeberria azpeitiarra izan zen emakumezkoetan azkarrena. Elgoibarko mutil laguna duen Arantzazu Perez de Arenaza gasteiztarra sailkatu zen bigarren postuan.
Era berean, Ibon Serrano izan zen, Inaki Kondez gainera, gure beste ordezkaria. Serranok, bost ordu, 33 minutu eta 27 segundoan amaitu zituen lanak.
BIDEOA: Iñaki Konderi laguntzeaz gainera, probako irudiekin honako bideoa osatu du Arkaitz Iruretak: