Debako Itsasmila igeriketa zeharkaldian hartu dute parte hainbat elgoibartarrek

elgoibarren.net 2013ko uzt. 9a, 13:45

 
Debako VI. Itsasmila Igeriketa Zeharkaldia jokatu zen zapatuan, Debako hondartza parean. Guztira 202 lagunek osatu zuten igerian 1.852 metroko zeharkaldia, tartean hainbat elgoibartarrek. (sailkapena dauka)

 


 Peru Alfaro hernaniarrak irabazi du aurtengo Debako Itsasmila igeriketa zeharkaldia. Ia bi kilometroko ibilbidea hogei minutuan eta  41 segundoan egin zuen igerian. Gure ordezkariei dagokionez, hainbat elgoibartarrek hartu zuten parte proban. Behean dituzue parte hartzaile elgoibartarren sailkapenak (*gehiago izan daitezke).
 Partaide guztiek Esklerosi Anitzaren aldeko kamiseta bat jaso zuten oparitzat. Esklerosi Anitzaren Fundazioak bultzatutako "Busti Zaitez" kanpainarekin bat egin baitu Debako igeriketa probako antolatzaileek {Deba Itziar Xtrem Triatloi Taldea eta Urbat Igeri Taldea}
  • 45. Iñaki Iglesias Iruretagoiena (0:26:43)
  • 51. Julen Hernandez Gonzalez  (0:26:43)
  • 56. Humberto Fernandez (0:27:07)
  • 58. Eneko Etxaniz Beneitez (0:27:26)
  • 63. David Soto Fernandez (0:28:01)  
  • 69. Xabier Gil Linacero (0:28:12)    
  • 82. Miguel Angel Arocena (0:29:08)
  • 91. Ion Errasti Lozares (0:29:56)
  • 101. Iban Gurrutxaga (0:30:21)
  • 111. Elisabet Gurrutxaga (0:30:52)
  • 150. Iosu Iriondo (0:33:58)
  • 188. Aitor Dorado Zubizarreta (0:39:29)    
  • 189. Naomi Revert Godoy (0:39:32)

 *Sailkapen nagusia