Irailean hasiko dira Pilar ikastetxea egon zen eraikina eraisteko lanak

elgoibarren.net 2013ko uzt. 10a, 20:15

 
Pilar ikastetxea egon zen eraikina aparkaleku bihurtzetik gertuago dago. Elgoibarko Udaleko arduradunek aurreratu dutenez, irailean hasiko dituzte eraikina botatzeko lanak. Zahar etxe bat eraiki nahi dute eraikina bota ostean geratuko den orubean, baina ez dago proiektu hori gauzatzeko data zehatzik.


 Pare bat hilabetean amaituko dituztela Pilar ikastetxea egon zen eraikina botatzeko lanak jakinarazi dute udal arduradunek. Legealdi honetan ikastetxea eraisteko konpromisoa hartu zuen Udalak, eta bete egingo dutela jakinarazi dute. Proiektu honek 157.290 euroko aurrekontua izango du. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak zahar etxea eraiki bitartean, aparkaleku modura erabiliko dute orube hori.

 2010ean hartu zuen Udalak Pilar ikastetxeko eraikinaren jabetza, gune horretan adinekoentzako egoitza eraikitzeko baldintzarekin. Proiektua egina dago, eta hasiera batean 2014rako erabiltzeko prest egongo zela uste bazuten ere, adinekoen sektorea beste lehentasun batzuk daudela esan zuen Foru Aldundiak, eta momentuz ez dago zahar etxea eraikitzeko data zehatzik.
 
Lotura duten albisteak: