Ehunmilak lasterketari ongi-etorria gaur gauean, Azkaraten

elgoibarren.net 2013ko uzt. 12a, 12:36

 
Gaur hasi eta domekara bitartean jokatuko da aurtengo Ehunmilak mendi proba. Beasainen izango da irteera 18:00etan, eta gauerdi inguruan iritsiko dira Azkarate gainera. Elgoibarko mendizale talde batek korrikalariei ongi-etorria egiteko ekitaldia antolatu du.



 22:00etatik aurrera, Azkarate inguruan batuko dira Elgoibarko mendizaleak.
Ehunmilak ultratrailak 168 kilometro ditu guztira. 303 korrikalarik eman dute izena proban, eta gure ordezkarien artean, Edu Uribek parte hartuko du probaren laugarren edizioa izango den honetan. Iaz 45 ordutan amaitu zuen Uribek. Jabi Domingez gasteiztarrak irabazi zuen proba iaz. Probako errekor berria lortuta, 24 ordu eta 49 minutuan bukatu zuen lasterketa.