Elgoibarko Udaleko Hirigintza Sailak herriko kale, plaza, parke eta
bestelako tokiei izena ematen dizkieten plakak berritu ditu. Hori dela
eta, plaken itxura aldatu egin da, berriak Udalaren logoa koloretan,
fondo urdina eta letra zuriak ditu.
•Plakak berritzeko hiru arrazoi
Plaka berritzeko arrazoi nagusiak hiru izan dira:
Plaka berritzeko arrazoi nagusiak hiru izan dira:
- Azken urteetan Elgoibarrek izandako garapenak udalerrian kale eta toki berriak eragin dituelako, eta hauei ere izena ematearen beharra sortu delako.
- Herriko toponimia ikerketa sakona burutu izan delako Elgoibarren azken urteetan, eta honen ondorioz, hainbat kale-izen zuzendu behar zirelako.
- Plaka batzuk zaharkituak zeudelako eta urteen poderioz jarri diren plaka mota guztiak bateratu behar izan direlako itxura berdina mantentzeko.
•Udalerriko mapa berria
Aurrekoez gain, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak kale izendegi berria dela eta udalerriko mapa berria argitaratu zuen 2012an, toponimia berriarekin eta beste berrikuntza batzuekin. Mapa hau oso erabilgarria dela-eta, Euskara saileko arduradunek herritarrei gogorarazi nahi diete, mapa hori eskuratu nahi badute Kultur Etxera hurbildu behar dutela, Euskara Sailera, goizeko ordutegian. Udalaren web gunean ere ikus eta kontsulta daiteke mapa, Euskara Sailaren atalean.

Herriko kale, industrialde, auzo, baserri, aurkintza, erreka eta mendiak jasotzen ditu Elgoibarko leku-izenen mapak. Gotzon Garate bekaren bidez egindako ikerketa toponimikoan jasotako izen guztiak 2.300 izan diren arren denak mapan sartzea ezinezkoa dela onartu zuten arduradunek eta leku-izen garrantzitsuenak, 800 inguru, jaso dira azkenik mapan.
- Informazio osoagoa: Elgoibarko Toponimia
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko leku-izenen mapa aurkeztuko du gaur Udalak (2012-03-01)
- Zabaldu dute Elgoibarko toponimiari buruzko erakusketa (2011-02-17)
- Toponimia mapa osatzeko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak (2011-02-14)
- Nerea Alabak eta Amaia Pinachok egingo dute Elgoibarko toponimiari buruzko lana (2009-12-03)
- Euskara arloko ikerketa sustatuko du Gotzon Garate izeneko bekak (2009-06-26)
- Gotzon Garateren omenez antolatutako ekitaldi-sorta (BIDEOAK)
- Elgoibarko toki-izenak (elgoibarkoizarra.com)