Denboraldi aparta egin du Debabarrena Concepto Egile areto futbol taldeak, nahiz eta Bigarren Mailara igotzeari uko egin behar izan zion, klubak ezin ziolako ekonomikoki erronka horri aurre egin. Gutxienez, taldearen historiarako gordeta geratuko dira lorpen ugari, tartean Liga txapelketa edo igoera kanporaketak gainditu izana. Talde modura lortutako lorpenei, banakako errekonozimenduak ere gehitu behar zaizkie. Izan ere, MVP saria eman diote entrenatzaileek Buitreri. Eta, jokalari onenen zerrendan laugarren postuan ageri da Debabarrenako klubeko beste jokalari bat, Raul Nieto. Laugarren postuan, hain justu ere.
•Denboraldi berrirako lanean
Bigarren B mailan jokatuko du taldeak berriz ere hurrengo denboraldian, eta dagoeneko hasi dira denboraldia prestatzen. Zuzendaritzak lan handia egin beharko du, izan ere, jokalari garrantzitsuen baja izan du Concepto Egilek. David Garrido eta Xabi Perezek areto futbola uzteko unea iritsi zaiela jakinarazi dute, eta Joseba Balerdi eta Unai labakak taldea utzi behar izan dute, ikasketa eta lan kontuegatik. Arazo ekonomikoak medio, bestalde, Fher eta Koldo jokalariak ezin izan dituzte taldean mantendu, eta Buitrek lehenengo mailako talde batean {Peñiscola F.S.} jokatuko du datorren denboraldian. Hala ere, jokalari batzuk datorren urtean jarraituko dutela jakinarazi dute: Ekaitz Insausti eta Iker Oñederra atezainak, Alex Alonso, Ivan Quintin, Michael Vidal eta Raul Nieto. Horiekin, baina, ez da nahikoa eta fitxaketa berriak egiten hasi da zuzendaritza. BARRENek aurreratu zuen moduan, Jota Arregi izango da taldeko entrenatzailea datorren denboraldian, eta jokalari berriak ere izango dira. Horietako bat, Mikel Treviño arabarra izango da. 3. Mailako Aurrera taldean egin ditu azken bi denboraldiak, eta aurten bigarren egin dute ligan. Aurrez, Nazional A mailako legutio eta Aretxabaleta taldeetan ibilitakoa da. Jose Ramon Iriarte taldeko presidenteak jakinarazi du hau izan dela lehenengo fitxaketa, baina gehiago egingo dituztela.
Era berean, hurrengo denboraldiko partiden egiutegia argitaratu ez bada ere, dagoeneko badakite Bigarren B mailako bigarren multzoan aurkari izango dituzten taldeak zein diren. Horien artean, bost euskal talde daude aurten.
∞Lotura duten albisteak:
- Mailaz igotzeari uko egin behar izan dio Concepto Egilek, diru kontuengatik (2013-06-06)
- Bigarren Mailara igo da Concepto Egile (2013-05-25)
- Concepto Egilek irabazi egin du igoera playoffetako joaneko partida, Bartzelonan (2013-05-20)
- Concepto Egilek Kataluniako Montcada taldearen aurka jokatuko du mailaz igotzeko kanporaketa (2013-05-09)
- Liga txapelketa irabazi du Concepto Egilek (2013-04-13)
- Maila igoerak eskatzen dituen eskakizunetara egokitzeko talde bat sortu du Conceptok 2013-01-30)
- Concepto Egilek hiruna berdindu zuen Zierbenaren aurka, baina lidergoan jarraitzen du (2012-12-19)
- Concepto Egile-Zierbena, Bigarren B mailako lidergoa jokoan 2012 (2012-12-14)
- Lidergoan jarraitzen du Concepto Egilek, bost jardunaldiren ostean (2012-11-06)
- Landutako garaipena lortu zuen Concepto Egilek denboraldiko lehen partidan (2012-10-09)
- Areto futbolak hartuko du asteburu honetan Madalako parkea (2012-05-06)
- Gipuzkoako talde erreferentea izatea da Debabarrena areto futbol klubaren helburua (2011-07-06)
- Concepto Createch taldeak mailaz igotzea lortu du lau jardunaldiren faltan (2011-04-12)