Aitziber Dominguezen kartel batek iragarriko ditu San Bartolome jaiak, hirugarren urtez jarrian

elgoibarren.net 2013ko uzt. 15a, 16:59

 
Aitziber Dominguez Uriartek aurkeztuta “Bartoloren alpargatak” izeneko lanak irabazi du, beste behin ere, San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko Elgoibarko Udalak antolatzen duen kartel lehiaketa. Honekin, kartel lehiaketa irabazten duen hirugarren aldia da, hirurak jarraian.

 
 Aurten, 24 kartel aurkeztu dira lehiaketara {iaz 13 aurkeztu ziren}. Kartel irabazlearen egileak 700 euroko saria eskuratuko du dirutan. Sariak banatzeko ekitaldia abuztuaren 22an izango da (19:30ean) Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Haurren kartel lehiaketa
 Elgoibarko Udalak, era berean, hainbat sarri emango dizkie haurrentzako kartel lehiaketara lanak aurkeztu dituzten zazpi gazteei.
Sail honetako irabazleak honakoak dira: Eider Cerdeira (11 urte), Telmo Roldán (9 urte), Haritz Vallejo (8 urte), Alex Roldán (5 urte), Nahia Baskaran (5 urte) eta Nora Beitia (4 urte).
 
Lotura duten albisteak: