Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

elgoibarren.net 2013ko uzt. 16a, 11:11

Giza proben Gipuzkoako txapelketako finalerdietako bigarren saioa jokatu zuten Mendaron, zapatuan. Mendaroko taldeak Orion jokatu zen lehen saioan baino lan hobea egin zuen arren, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen oraingoan ere. Lehen posturako ez zen zalantzarik izan eta Orioko taldea nagusitu zen, beste behin ere. (bideoa eta argazkiak dauzka)


 Orioko giza-proba taldeak 48 plaza eta 3 zinta osatu zituen Garagartza eliza aurrean dagoen probalekuan. Joan den ekainaren 29an Orion jokatu zen lehen saioan ere Orioko taldea izan zen onena (47 plaza eta 3,15 metro). Hortaz, bi saioetako lana batu eta gero, 95 plaza, 3 zinta eta 3,15 metro egin ditu Orioko taldeak.
Bigarren posturako lehia estua
 Finalerako sailkapena ematen zuen bigarren postua eskuratzeko lehia oso estua izan zen. Debako taldeak 44 plaza, zinta 1 eta 3,43 metro egin zituen Orion, eta Berrobikoak 43 plaza, zinta 1 eta 5,32 metro. Mendaroko saioan, baina, aurrea hartu zion Berrobik Debari. 48 plaza, zinta bat eta 5,42 metro osatu zituzten Berrobikoek eta 46 plaza, zinta bat eta 1,47 metro Debakoek. Hionenbestez, Emaitza hauekin, Oriok eta Berrobik jokatuko dute Giza proben Gipuzkoako txapelketako finala. Beste kanporaketan, Urretxuk eta Aiztondok lortu dute finalerako sailkapena. Abuztuaren 4an Aian jokatuko da finala.

 Mendaroko taldeak 45 plaza eta 3 zinta egin zituen herritarren aurrean eginiko saioan. Orioko saioan (39 plaza eta 4,75 metro) baino dezente lan hobea egin zuen Mendaroko zortzikoak, alabaina ez zen laugarren postutik gora egiteko nahikoa izan. Garagartzako eliza aurrea jendez beteta egon zen zapatuan eta lau taldeen arteko lehiatik sortutako ikuskizunak giro aparta sortu zuen.
•ARGAZKIAK:

1706637409286 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637409425 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637409538 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637409660 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637409777 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637409887 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637409989 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637410089 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637410194 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan

1706637410291 Oriok eta Berrobik lortu dute finalerako sailkapena Mendaroko giza proba saioan