‘Gazte Mapping’ egitasmoko bigarren saioa egingo dute eguenean IMHn

elgoibarren.net 2013ko uzt. 17a, 11:48

 
Gazten aisialdi ohiturak ikertzeko Gazte Mapping egitasmoa jarri du abian Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak. Joan den uztailaren 11n egin zuten lehen tailerraren ostean, eguen honetan, uztailaren 18an, egingo dute bigarrena, IMHn.



 Bigarren tailerra 18:00etatik 20:00etara egingo dute eguenean, eta ez goizez, aurrez iragarri zuten moduan.
Lehenengo tailerrean 30 bat gaztek hartu zuten parte {goiko argazkian} eta bigarrengoan metodologiaren diseinuan aurrerapausoak ematea izango dela helburu nagusia aurreratu dute egitasmoa sustatzen diharduten Manahmanako arduradunek. "Gure erronka, bigarren tailer honetara 13 eta 30 urte bitarteko mutil gazteak etortzea da. Aurrekoan neska mordo bat etorri ziren-eta”, azaldu du Aitor Gisasolak.
Era berean, Facebook sare sozialean orri bat sortu dutela jakinarazi dute: facebook.com