Azkarateko igoera jokatuko dute zapatuan, bizikletaz zein korrika

elgoibarren.net 2013ko uzt. 17a, 13:06

Maalako jaien barruan Azkarateko Igoera jokatuko dute zapatuan, uztailaren 20an. Maalatik Azkaratera bitartean 5,9 kilometroko distantzia dago, eta aurten ere korrika zein bizikletaz igotzeko aukera izango dute partaideek. Iaz, Aitor Hernandez eta Ander Agirre izan ziren irabazleak.


1706637408061 Azkarateko igoera jokatuko dute zapatuan, bizikletaz zein korrika

Txirrindulariak 11:00etan irtengo dira Maalatik, eta korrikalariak, berriz, 12:00etan. Parte hartzeko hamar euro ordaindu behar dira eta honako tabernetan eman behar da izena: Txarriduna, Iriondo, Lanbroa, Sua, Viento Sur eta Pilon. Era berean, honako e-posta helbidera idatzita ere eman daiteke izena: mintxeta@mintxeta.com.

Salda eta txorizoa guztientzat
  Sari banaketaren ostean salda eta txorizoa banatuko dituzte antolatzaileek Maalan. Parte hartzaile guztiek kamiseta bat ere jasoko dute oparitzat, eta Maala inguruko tabernetan erabiltzeko kontsumizio-txartelen zozketan parte hartzeko aukera ere izango dute.
 
Errekorrak garesti

1706637408169 Azkarateko igoera jokatuko dute zapatuan, bizikletaz zein korrika

Maalako jai batzordeak antolatzen du Azkarateko igoera herrikoia, Mintxeta Atletismo Taldearen eta Gure-Bide txirrindularitza elkartearen laguntzarekin. Duela bi urte berreskuratu zuten proba antolatzaileek. Lehen edizioan Oier Ariznabarreta izan zen azkarrena antxitxika, eta Iñigo Lazkanok eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten txirrindularitzako proba. Iaz, berriz, Aitor Hernandez ermuarrak irabazi zuen bizikletako igoera. Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak errekor berria ezarri zuen, gainera, 15:05 denborarekin. Ander Agirre bergararra iritsi zen Azkarate gainera bigarren postuan. Maalara berriz jaitsi eta antxintxikako proban hartu zuen parte gero Agirrek, eta, bera izan zen korrikalarien artean Azkarate gainera iristen azkarrena, 24:17 denborarekin.
  Lehen bi edizioetan antxitxikako probako errekorretik urrun geratu dira irabazleak. David Slater ingelesak ezarri zuen probako marka (20:40), 1981ean. Estraineko edizioan Slater bera etorri zen, antolatzaileek gonbidatuta, proba bertatik bertara jarraitzera.
 

1706637408250 Azkarateko igoera jokatuko dute zapatuan, bizikletaz zein korrika

Gau kroserako izen ematea zabalik

 Era berean, Elgoibarko IV. Gau krosa antolatzen duen Mintxeta Atletismo Taldeko arduradunek proban parte hartzeko izen ematea irekita dagoela jakinarazi dute. Honako webgunean eman daiteke izena: www.kirolprobak.com