Barixakuan amaituko da Mendaroko Losintxa Lehiaketan piropoak aurkezteko epea

elgoibarren.net 2013ko uzt. 17a, 15:14

 
Euskarazko piropo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak, bigarren urtez, eta interesatuek, uztailaren 19ra arteko epea dute piropoak aurkezteko.

 




Piropo orijinalak eta ez-sexistak izan behar dira Mendaroko Udalak antolatutako lehiaketan parte hartu ahal izateko. Mendaroko liburutegian edo herriko tabernetan entregatu daitezke piropoak. Barixakua izango da piropoak aurkezteko azken eguna. Irabazleak 50 euroko saria jasoko du.