Atzo jokatu ziren Mintxetan Debarroko Futbol 7 txapelketako finalerdietako bi partidak. Lehen finalerdian, EGS taldeak iaz txapelketa irabazi zuen La Naranja Mecanica laga zuen finaletik kanpo. EGS taldekoak nagusi izan ziren eta 3 eta 0 irabazi zuten partida. Honenbestez, garaipenen uzta handitzeko aukera izango du EGSk, 2009an eta 2011n txapeldun izan zen taldeak. Roketxe taldea izango dute aurkari finalean, 2011ko txapelketan finalerdietan gainditu zuten taldea, hain justu ere. Roketxekoek, hortaz, mendekua hartzeko aukera izango dute. Finalerdietako partidan 2 eta 0 irabazi zion Roketxek Alstom Birra taldeari.
- Finala eguenean (uztailak 18), jokatuko da Mintxetan, 20:00etatik aurrera. Aurrez, 19:00etan, hirugarren eta laugarren postua erabakityzeko partida jokatuko dute La Naranca Mecanicak eta Alstom Birrak.
•Azken urteetako irabazleak
- 2008: Buztangorriak
- 2009: EGS
- 2010: La Naranja Mekanika
- 2011: EGS
- 2012: La Naranja Mekanika