Elkarteko bazkideek 17 euro ordaindu behar dituzte, eta gainerakoek, 19 euro. Pasta entsalada, okela gisatua, gazta-tarta, ogia, ura, ardo beltza, sagardoa eta kafea eskainiko dituzte menuan. Begetarianoa denak izena ematerako orduan zehaztu beharko du, eta menua moldatzeko aukera egongo da. Bazkaria Sigmako aparkalekuan izango da, Mauxitxa Txarangaren kalejira amaitu ostean.
•Kamisetak salgai
Berrikuntza modura Txiki Egunerako kamisetak jarri dituzte salgai aurten. Nagusientzat zein umeentzako kamisetak egongo dira aukeran. Elgoibarko Izarrako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 10 euro. Umeen kamisetak 5 euroan jarri dituzte salgai. Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalean erosi daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 741 626 telefonora deitu daiteke.