20:00etatik aurrera, Trio Medianoche eta Bikustik taldeen emanaldia izango da, Maalako parkean. Trio Medianochek garai bateko Los Panchos taldeari egingo dio omenaldia. Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta bikote elgoibartarrak bestalde, rock eta blues doinuak ekarriko dizkigute.
Horren ostean, DJ festa izango da. Elgoibar Open Air jaia antolatu dute, eta bertan izango dira Charles Ramirez, Stan Garac, J. Nandez eta daniel knob dJak musika jartzen.