Hogei taldek hartu dute parte aurten Bailarako Futbol 7 Txapelketan eta bi talde elgoibartar ailegatu dira finalera, EGS eta Roketxe. Atzo (uztailak 18) jokatu zuten finala Mintxetan. Roketxekoek hartu zuten aurrea markagailuan gol ikusgarri bati esker, baina bigarren zatian gehiago izan ziren EGS taldekoak eta bi gol sartu ostean, garaipena eta titulua eskuratu zituzten.
Bailarako futbol txapelketan azken bost edizioetan bi talde nabarmendu dira guztien gainetik: EGS eta La Naranja Mecanica. Urte bakoitietan EGSk irabazi du txapelketa eta La Naranja Mecanicak, berriz, urte bikoitietan. Hau da, hiru garaipen lortu ditu EGSk eta bi garaipen La Naranja Mecanicak. Azken talde horrek, hain justu ere, lortu du hirugarren postua aurtengo txapelketan, 6-2 hartu zituzten eta mendean Alston Birra taldekoak, finalaren aurretik jokatu zen partidan.
•Azken urteetako irabazleak
- 2008: Buztangorriak
- 2009: EGS
- 2010: La Naranja Mekanika
- 2011: EGS
- 2012: La Naranja Mekanika
- 2013: EGS
ARGAZKIAK: