Gaur goizean jokatu da Azkarateko Igoeraren hirugarren edizioa. Txirrindularientzako igoera jokatu da lehenik. 35 parte hartzaile izan ditu probak, eta bi protagonista nagusi: Jon Garate eta Ander Agirre. Gainerakoei aurrea hartu eta elkarrekin egin dute igoera osoa. Amaieran, Jon Garatek lortu du garaipena esprintean, 16:16 denborarekin. Hortaz, ez du ondu iaz Aitor Hernandezek ezarri zuen errekorra (15:05). Irabazleak eginiko denbora berdinean geratu du kronometroa bigarren sailkatuak, Ander Agirrek. Iaz ere bigarren postua eskuratu zuen triatloietan aritu ohi den debagoiendarrak. Gero, baina, Maalaraino berriz jaitsi eta antxintxikako proba irabazi zuen. Aurten ere bi probetan hartu du parte Agirrek, baina ezin izan du antxitxika iaz lortu zuen garaipena errepikatu, gertu ibili bada ere.
•Oier Ariznabarretaren bigarren garaipena
Oier Ariznabarreta durangarra izan da jaun eta jabe korrikako proban. Azkarateko Igoeraren lehen edizioa irabazi zuen durangarrak orain dela bi urte, iaz ez zen etorri, eta aurten, bera izan da azarrena. Orain bi urte baino 56 segundo gehiago behar izan ditu 5,9 kilometroko ibilbidea osatzeko, hau da, 24 minutu eta sei segundo. Dena den, minutu batetik gorako aldea atera dio gaur bigarren sailkatuari, Igon Manzizidor debarrari (25:13). Hirugarren postuan sartu da bizikletako proban bigarren egin duen Ander Agirre, 25:45 denborarekin. Parte hartzaile bat baino gehiagok egin ditu bi probak.
ARGAZKIAK: