Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak, Kirol Patronatuak eta Ongarri argazkilari taldeak antolatuta, VIII. Kirol Argazki Lehiaketa egin dute aurten ere. 79 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara (iaz 42 argazki aurkeztu zituzten). Sari banaketa abuztuaren 22an, 19.00etan, egingo badute ere Kultur Etxean, antolatzaileek irabazleak zein izan diren jakitera eman dituzte. Era berean, aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa egingo dutela gogora ekarri dute. Erakusketa abuztuaren 22tik abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik Kultur Etxeko sotoan.
•Herriko saria: (Adin guztietako elgoibartarrak edo eta bertan bizi direnak)
- Argazki irabazlea: “Zaldiak hondartzan”. Egilea: Haizea Sanchez (Elgoibar)
•Gazteentzako saria: (35 urte bitarteko elgoibartarrak nahiz beste herri batekoak)
- saria: “Trainerak”. Egilea: Oihana Calderón (Eibar)
- saria: Ez dago sariturik.
•Sari orokorra: (35 urtetik gorakoak)
- saria: “Yerjan”. Egilea: Jabier P. Fernandez Ferreras (Berango)
- saria: “ XVAIV”. Egilea: Jose Vila Airas (Eibar)
•Nerabeentzako saria: (13 eta 17 urte bitartekoak)
Ez dago sariturik (*aurkeztu den nerabe bakarrari Herriko Saria eman diote)
Argazki irabazleak: