Uztaileko eguraldi onak jende asko erakarri du Mintxetako igerilekura

elgoibarren.net 2013ko uzt. 23a, 17:52

 
Ekainaren 8an ireki zen bainu denboraldia Mintxetan, eta orain arte bi zati oso ezberdin izan ditu: Lehenengoan apenas ibili zen jenderik eguraldi hezea eta hotza egin baitzuen ekainean. Aldiz, bigarren zatian, ekainaren 25etik aurrera, eguraldia lagun, jende asko ibili da igerilekuetan. Dagoeneko 35.000 erabiltzaile zenbatu dituzte igerilekuetako arduradunek.



Uztailaren 9an 1.634 erabiltzaile izan zituen Mintxetako igerilekuak.

Eguraldi onak bere horretan jarraitzen badu, joan zen urteko zifretara {53.000 erabiltzaile ibili ziren iaz} iristea espero dutela adierazi dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Izan ere, dagoeneko 35.000 erabiltzaile zenbatu dituztela jakitera eman dute.
 Uztailean, batez ere, egun asko egin ditu igerilekura joateko modukoak, eta datuek ere halaxe izan dela erakusten dute. Orain artean hamasei egunetan gainditu dituzte 1.000 erabiltzaileko kopuruak. Eta, egunik arrakastatsuena uztailaren 9an izan zen, egun horretan 1.634 erabiltzaile eduki zituen-eta Mintxeta Udal Igerilekuak.
 
Lotura duten albisteak: