Gaur hasiko dira Santanak Mendaron

elgoibarren.net 2013ko uzt. 24a, 14:36

Gaur arratsaldean hasiko dira Santana jaiak Mendaron. Kanpai jotzea egingo dute 18:15ean eta, ondoren, Salbea abestuko dute Garagartzako elizan. 19:30ean izango da txupinazoa. Mendaro herriak beste urte beteko ditu aurten Mendaroko Txirrindulari Elkarteak, 30 urte, eta hori dela-eta jaiei hasiera emateko ardura eman die Udalak. Taldeko ordezkariek piztuko dute txupina. Horren ostean, iaz ezagutu zuten Katasorginaren jaitsiera hasiko da udaletxeko balkoitik. (egitaraua dauka)


1706637381098 Gaur hasiko dira Santanak Mendaron

Goiko bideoan, iazko Santanetan Koadrilen Egunean egin zuten playback lehiaketa zenbait une ikus ditzakezue. Mendaroarrek ondo dakiten moduan, arrakasta handia izaten du playback lehiaketak herrian. Lehiaketa irabazi zuen taldea eta egun guztiko lehiaketa irabazi zituena ageri dira bideoan. Era berean, Mendaroko elizako abesbatzak Salbearen ostean Azpilgoetan eskaini zuen saioa ikus daiteke bideoan.
•Santanei buruzko gehigarri berezia: Santana jaien inguruan BARREN aldizkariak argitaratutako ale berezia PDF (2013-07-19)

ARGAZKIAK: 2012ko Santanetako argazkiak:

Lotura duten albisteak: