Aitor Arrietak bosgarren egin du Eibarko El Corte Ingles Rallysprintean

elgoibarren.net 2013ko uzt. 24a, 16:16

 
Eibarko El Corte Inglés Rallysprint-aren hirugarren ekinaldia jokatu zen zapatuan, Eibar eta Etxebarria arteko errepideetan. 69 autok hartu zuten parte eta Mitsubishi Evo V auto batekin irabazi zuten Joxe Labakak eta Aitor Otaegik. Aitor Arrieta elgoibartarrak {Alaitz Urkiola kopiloto zuela} bosgarren postuan amaitu zuen proba, eta bere mailan lehen postua eskuratu zuen. (bideoa dauka)

  Aitor Arrietak eta Alaitz Urkiolak, Balcon de Bizkaia rallysprintean parte  hartu ostean {joan den ekainaren 22an}, Oiongo rallysprintean parte hartzeko asmoa zuten abuztuaren 3an. Oiongo proba, baina, bertan behera geratu da.

1706637380743 Aitor Arrietak bosgarren egin du Eibarko El Corte Ingles Rallysprintean

Hortaz, Rallysprint-eko Euskal Herriko txapelketaren zortzigarren proba puntuagarria izan zen Eibarko El Corte Inglés Rallysprintean parte hartzea erabaki zuten. Eta ez ziren batere gaizki moldatu. Sailkapen nagusiko bosgarren postuan sailkatu ziren eta lehen postuan euren mailan, bigarren klasean. Gipuzkoarren artean bigarren sailkatu ziren. Gainera, aste osoan autoarekin arazoak izan ostean lortu dituzte emaitza horiek. Autoak zer zuen ezin asmatuta ibili eta gero barixakuan, proba baino egun bat lehenago, konpondu zituzten arazoak. Escudería Eibarrek antolatzen duen proban eginiko lanarekin oso gustura daude Arrieta eta Urkiola, eta dagoeneko hasi dira parte hartuko duten hurrengo proba prestatzen. Donostiako rallyan hartuko dute parte, irailean.
•BIDEOA: STRk Eibarko probako irudiekin egin duen ondorengo bideoan, 1:54 segundoan ageri da Aitor Arrietak gidatzen duen Renault Clio autoa.