Gure Bide Txirrindularitza elkarteko 11 bazkide batu ziren, joan den domekan, Ondarroako Itzulia egiteko prest. Horietako bat, gainera, bizikleta elektriko berezi batekin agertu zen. Lagun taldeko auto baten babesean egin zuten 40 bat kilometroko ibilbidea, eta Gure Bide elkarteko presidente Koldo Lizarralderen animoak jaso zituzten bertatik ibilaldi osoan. Arazorik gabe eta giro onean egin zuten itzulia eta Modesto Cidek prestatutako bazkariarekin berreskuratu zituzten indarrak elkartean.